lunes, 13 de mayo de 2013



EZPATA ARRAINAREN DESKUIDOA


Udako goiz eguzkitsu batean han zebilen marrazoa Ozeano Bareko bere bizilekuan, Argentinatik 25 km-ra. Maltzurra eta burugogorra zen. Ez zitzaion gustatzen inor bere bizilekuan sartzea eta norbait sartzen bazen, asko haserretzen zen eta jan egiten zuen. 


                                                                 
            Goiz hartan ezpata-arrain gazte bat zebilen marrazoaren bizilekuaren inguruan. Arraina azkarra eta despistatua zen. Animaliatzarrak, ezpata-arraina, bere inguruan zebilela ikusi zuenean, bere barrurako pentsatu zuen:
            
                                        
-         Pixka  bat itxarongo dut, ea gehiago hurbiltzen den. Hurbilduz gero, gosaltzeko jango dut, je je je … !

 


                           
            Minutu pare bat itxaron ondoren, ezpata-arraina, despistaturik, marrazoaren bizilekuan sartu zen. Marrazoa pozik, bere atzetik korrika abiatu zen. Arrainak bira eman zuenean segituan konturatu zen zer egin zuen eta bera ere korrika hasi zen ihesian. Marrazoa azkarra zen baina ezpata-arraina ere ez zen makala. Bat-batean ezpata-arrainak harkaitz baten kontra jo zuen eta horrek abiadura mantsotu zion. Marrazoa gero eta hurbilago zegoen arrainarengandik, ahoa irekiz, hura jan nahian. Arraina gero eta gehiago beldurtzen hasi zen eta bitartean marrazoak honela esaten zion:
-         Harrapatuko zaitut!
            Minutu batzuk korrika ibili ondoren, azkenean marrazoak ezpata arraina harrapatu eta jan egin zuen. Arraina marrazoaren sabelean zegoen bitartean, ideia bat bururatu zitzaion: berak zeukan aurreko ezpata moduko horrekin, marrazoaren sabela zulatzea. Eta horrela egin zuen. Ezpata-arraina bere lanean ari zela, marrazoak bat-batean azkura sentitu zuen.
             Azkenean arraina animaliatzarraren sabeletik irten zen eta marrazoa hil egin zen.

Alegia honekin esan nahi dugu beti ez duela indartsu eta handienak irabazi behar, garrantzitsuagoa dela buruz azkarra izatea.
Ainhoa, Olaia eta Naia

No hay comentarios:

Publicar un comentario