lunes, 13 de mayo de 2013



TIGREA ETA JIRAFA
              

Udarako arratsalde batean, jirafa bat belarra jaten ari zen, oihanean.
Baina ez zen edonolako jirafa, Afrikako jirafarik azkarrena zen  eta buruz ere ez zen makala. Jirafa lasai-lasai belarra jaten ari zenean tigre batek, eraso egin zion. irafari beldur handia sartu zitzaion, tigreak jan zezakeelako.


-Zer nahi duzu tigre maltzurra? -esan zuen beldurtuta.
-Zer uste duzu, jan egin nahi zaitut, jirafa zalea naiz!
-Zer nahi duzu, nik alde egitearen trukean?
-Zure askatasunaren trukean edozer eska dezaket, ezta?
-Bai, edozer- erantzun zio tigreak.
Orduan jirafa jaki bila joan zen eta tigreari ziria  sartzea erabaki zuen. Eulientzat kaka, jakia da eta tigreak esan zionez edozer jakik balio zuela,kaka eramatea erabaki zuen. Kaka eramatean hauxe erantzun zion tigreak:
-Baina zer da hau?-galdetu zion tigreak.
-Ba … zeuk eskatutakoa.
-Nik jakia eskatu dizut baina hau ez da jakia!
-Bai jakia da ,eulientzat jakia baita,horrekin konformatu beharko duzu!
-Ez naiz konformatzen, eman benetako jakia, bestela jan egingo zaitut!
-Baina ezin duzu tratua hautsi, beraz, agur betirako!


Tigrea aho zabalik geratu zen hori entzutean. Ezin zuenez tratua hautsi, ez zuen jirafa jan eta kakarekin konformatu behar izan  zuen.
-Buagh! Ze txarra, uste dut ez dudala inoiz berriro horrelakorik jango!
“Tigreak ikasi zuen dena ez dela indarrarekin konpontzen”  




                                                     Ane, Nerea, Olaia J eta Naroa

No hay comentarios:

Publicar un comentario