lunes, 13 de mayo de 2013




 KATUA eta SAGUA

Katua eta ni etxeko egongelan geunden. Biok betidanik elkarrekin bizi  gara. Ni sagu txiki bat naiz, eta nire etxekide katua oso handia da nire alboan.

Arratsalde batean, nik gazta zatia hartu dudan momentuan, katua atzetik etorri eta gazta zatia kendu dit.

-Eman nire gazta!! –agindu diot.

Eta katua ni baino handiagoa denez ezin izan dut bere kontra  egin, baina badakit nik buru azkarragoa dudala eta orduan bururatu zait tranpa bat jartzea.  Horrela bada, katua bere gordelekura iritsi baino lehen tranpatxo bat jarri diot gordelekuaren aurrean eta katua sartzean: “PLAST!”






Harrapatu dio buztana, gazta askatu eta bere buztanari heldu dio.  Orduan, arrapalada batean, gazta hartu dut eta nire
gordelekurantz abiatu naiz esanez:
-Txikia izan arren, zu baino buru azkarragoa dut!
Orduan katuak erantzun dit:
-Baina gaztarekin nik amaituko dut, ikusiko duzu!
Katua, nire  atzetik korrika abiatu da.



         Eta nire gordelekuan sartzen saiatu da.  Konturatu denean ez dela sartzen alde egin du eta gazta zatia nik jan dut.



Handia izan arren ez da beti irabazten.


                                                                                                         Aroa Ortega, Maialen  Santxez, Paula Romay

No hay comentarios:

Publicar un comentario