AZERIA ETA HIPOPOTAMOA
Tolosan, skate
parke bat zegoen. Goizean, azeria skate parkera zihoan arratsaldeko
txapelketarako entrenatzera. Han, hipopotamoa skatea praktikatzen aurkitu zuen. Azeria ere han zebilenez eta hipopotamoak
pista beretzat nahi zuenez, honek, haserretuta,
azeriari skatea hautsi zion. Azeria negarrez etxera abiatu zen, skaterik ez
bazuen, ezin izango zuelako txapelketan parte hartu. Hipopotamoa bertan geratu
zen beste skaterrekin bazkaltzen, eta iseka
ekin zion azeriari:
- Azeri negartia,
ja, ja, ja,... Beste skate batekin etortzen bazara, berriz ere hautsiko dizut.
- Ez naiz
etorriko zu baldin bazaude - azeriak negarrez.
- Beldurti,beldurti!
- hipopotamoak harro-harro.
- Damutuko zara
bai! – azeriak negarrez.
Azeria izena
emanda zegoen lehiaketan, eta nola edo hala skate bat lortu behar zuen.
Arratsaldean hipopotamoa, asko jan zuelako, ura edatera joan zen
errekara. Hipopotamoa ura edaten ari zen bitartean, azeriak skatea lapurtu zion
eta eraman egin zuen. Hipopotamoa bilatu eta bilatu aritu zen baina ez zuen
aurkitu.
Lehiaketa hasi zenean, hipopotamoaren txanda pasa egin zen, eta azeriarena tokatu zen. Skater guztiek beraien iharduera bukatu zutenean, irabazlearen izena entzutera joan ziren. Epaileek erabaki zuten azeria izango zela txapelduna. Denak harrituta zeuden. Azeria hipopotamoarengana joan, skatea hautsi eta honela esan zion.
-“Zuretzat nahi ez duzun hori, ez egin besteei”.
Eta azeria pozik joan zen
garaikurrarekin etxera.
Eneko Ar., Aitor V., Iñaki Ay.
No hay comentarios:
Publicar un comentario